SUMMARY OF THE RULES OF CAMELOT

In the Basque Language

 

Text and Diagrams © 1999-2009 Michael Wortley Nolan and the World Camelot Federation

Translation courtesy of Judith Caballero

 

(Please note that what follows is the translation of a general summary of Camelot rules; it is not a translation of the World Camelot Federation Official Rules of Camelot.)

 

Camelot 160 lauki dituen taula batean mugimenduak txandaka egiten dituzten bi lehiakideek jokatzen dute. Jokalari bakoitzak taulako bere aldean dauden bi lauki babesten ditu. Jokalari bakoitza 14 piezekin hasten da: lau Zaldun eta hamar Gizon.

Hasierako posizioa

 

Lau mugimendu mota daude:

 

1. Mugimendu soila: Pieza bat (Zaldun bat edo Gizon bat) lauki bat mugitu daiteke edozein norabidetan, ondoko lauki huts batera.

Mugimendu soila

 

2. Lauoinka: Pieza batek (Zaldun bat edo Gizon bat) edozein norabidetan, ondoko lauki batean dagoen lagun baten gainetik jauzi egin dezake, honen atzean dagoen lauki huts batera. Gainetik pasatako piezak ez dira kendu behar. Jokalariak pieza bat baino gehiagoren gainetik egin dezake jauzi mugimendu berean. Jokalariak ezin du lauki berdinean hasi nahiz bukatzen den Lauoinka mugimendua egin. Jokalariak ez daude inoiz Lauoinka mugimendua egitera derrigortuak.

     

Lauoinka                             Lauoinka ondoren

  

3. Jauzia: Pieza batek (Zaldun bat edo Gizon bat) edozein norabidetan, ondoko lauki batean dagoen etsai baten gainetik jauzi egin dezake, honen atzean dagoen lauki hutsera.  Gainetik pasatako piezak kendu egiten dira. Jokalaria jauzia egitera derrigortua dago bere pieza etsaiaren pieza baten ondoan badago. Jokalariak zein etsai harrapatzen dituen eta honetarako bere piezetako zein erabiliko dituen hautatu dezake. Jauzia egitera derrigortua dagoenean, Zaldunaren Erasoa erabili dezake, ahal badu. Jokalariak jauzia egiteko beharra alde batera utzi dezake, aurreko mugimenduan etsai baten gainetik jauzi egin eta bere Gazteluan geratu bazen. Kasu horretan, pieza hori Gaztelutik berehala atera behar du.

      

Jauzia                                    Jauzia ondoren

 

4. Zaldunaren Erasoa: Zaldun batek Lauoinka eta Jauzia mugimendu batean bateratu ditzake. Zaldunaren Erasoak lehenbizi Lauoinka eta ondoren Jauziaren ordena jarraitu behar du. Zalduna ez dago inoiz Zaldunaren Erasoa egitera derrigortua.  Zaldunaren Erasoa egitean pieza hau jauzi egin daitekeen etsai baten ondoan geratzen bada, jauzi egitera derrigortua dago, mugimendu berdinean geroago beste etsai bat harrapatzen ez badu beste nonbait. Etsai baten gainetik jauzi egin ondoren, Zaldunak jauzi egiten jarraitu behar du etsai baten ondora iristen bada.

 

                 

Zaldunaren Erasoa                       Zaldunaren Erasoaren ondoren

 

Jokalariak ezin du mugimendu soila edo Lauoinka egin bere Gaztelura. Jokalariak jauzi egin edo Zaldunaren Erasoaren jauzi egiteko atala egin dezake bere Gaztelura. Jokalariak bere Gaztelura jauzi egiten badu, hemendik ateratzeko jauzi egiten jarraitu behar du, ahal badu. Bere Gaztelura jauzi egindako jokalariak, bere hurrengo txandan Gaztelutik atera behar du, salbuespenik gabe. Gaztelutik ateratzeko, jokalariak jauzi egin behar du ahal badu, mugimendu soila edo Lauoinka egin beharrean.

 

Etsaiaren Gaztelura sartutako pieza bat ezin da atera, baina Gazteluko lauki batetik bestera mugitu daiteke. Jokalari bakoitzak bi Gaztelu Mugimendu bakarrik egin ditzake partida bakoitzean.

 

Partida hiru era desberdinetan irabazi daiteke:

 

1. Jokalari batek etsaiaren Gazteluan bi pieza jartzen ditu.

Zuriak irabazten du bi pieza etsaiaren Gazteluan jarriz.

 

2. Jokalari batek etsaiaren pieza guztiak harrapatzen ditu eta bi pieza edo gehiagorekin geratzen da.

Zuriak irabazten du pieza beltz guztiak harrapatu ondoren.

 

3. Jokalari batek bi pieza edo gehiago ditu eta bere etsaiak ezin du legezko mugimendurik egin.

Zuriak irabazten du, Beltzak ezin duelako legezko mugimendurik egin.

 

Partida berdinketa da bi jokalariei pieza bana bakarrik gelditzen bazaie.

Berdinketa